XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Euskadirentzat Kontzertu Ekonomikoa onartu zuen Maiatzaren 13ko 12/1981 Legeak bere 44.2.C artikuluan xedatzen duenaren arabera, lizitazioan sartu ahal izateko ez da eskatuko enpresa lizitatzailea Gipuzkoako Lurraldean zergapeko industriari bezala matrikulaturik egon dadin, baina, obren adjudikaziodun suertatuz gero, Lurralde honetan matrikulatu beharko da eta bertan eraturik dagoen erregimen fiskalaren arabera.

Behin-behineko garantia.

Bidezko sailkapenak aurkeztuko dituzten enpresek ez dute behin-behineko fidantzarik ezarri beharko lizitazioan parte hartu ahal izateko.

Gainontzekoek beren posturak garantizatu beharko dituzte hirurogeitemeretzi milioi zazpirehun eta hogeitasei mila hirurehun eta hogeitamaika (79.726.331) pezetatako fidantza gordailatuz.

Proposamenak 1.- Alternatiben formulazioari buruz seinalatzen denaren kaltetan izan gabe (ikus bedi Pleguaren 10 klausula), lizitatzaile bakoitzak proposamen bat baino ezingo du aurkeztu.

Elkarturiko enpresek ezingo dute banakako proposamenik aurkeztu, eta horrela eginez gero ez dira onartuko, ez berauenak ez elkartearenak.

2.- Proposamenak bi gutunazaletan aurkeztuko dira, berauetan ondoren xehekatzen diren agiriak bilduko direlarik: - 1 zkia. gutunazala: Nortasuna eta Sailkapena.

1 zkia. gutunazalean, lizitazioan parte hartzen duten enpresak edo enpresek egungo Kontratazio Legerian aurrikusitako Kontratisten Erregistro Ofizialean dauzkaten indarreango Sailkapenak kreditatzen dituen dokumentua barne hartuko da.

Espainian sailkaturik ez dauden Europako Ekonomi Elkarteko beste Estatuetako kontratisten kasuan, beharrezko izango da, Maiatzaren 2ko 931/1986 Errege Dekretu Legezkoan eta Azaroaren 28ko 2528/1986 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, beren nortasuna eta kaudimen tekniko, finantzario eta ekonomikoa kredita dezaten.

Honetaz gain, behin-behineko fidantzaren gordailaketa egin dutela kreditatu beharko dute dagokion gordekinaren bidez.

Beste Estatuetako kontratistek, Europako Ekonomi Elkartekoak nahiz bestelakoak, horrez gain aitorpen solemnea aurkeztu beharko dute, Espainiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jartzen direla adieraziz.

Guzti honetaz gain, proposamena aldi baterako enpresa elkarte batek formulatzen duenean, enpresakide bakoitzak elkartean duen partaidetza seinalatu eta kontratazioaren indarraldian zehar Administrazioaren aurrean guztien ordezkaritza osoa edukiko duen pertsona edo entitatea izendatu beharko da.

- 2 zkia. gutunazala: Erreferentziak eta Proposamena.

2 zkia. gutunazalean ondorengoak barne hartuko dira: a) Lizitazioan parte hartzen duen enpresa edo enpresen esperientzia kreditatzen duten erreferentziak edo dokumentuak.

Exekutatu diren edo exekutatzen ari diren obren zerrenda barne hartu beharko da.

Bertan, era laburtuaz baina aski esplizitu eta zehatzez zerrendatu eta deskribatu beharko dira aipatu obrak eta, bereziki, lehiaketaren xedea eratzen dutenen antzekoenak.

Obren zerrendan, konkretuki, beren burutzapen data eta aurrekontuaren edo azken likidazioaren zenbatekoa espezifikatuko dira.

Konkretuki, lehiaketariak gaur egun kontrataturik daukan guztizko obra bolumena deklaratu beharko da, hala aurtengo ekitaldirako nola hurrengo urtekoetarako aurrikusten den obra bolumena adieraziz.